Sahararren egoera hobetze ezean okerrera doa. Berriro ere hau esatera beharturik aurkitzen gara.
Marokok okupatua duen sahararren lurraldean Giza eskubideen ukatzea gertakari ohikoa da. Honen adibide dugu bi ikasleen heriotza. Bi ikasleak manifestaldi baketsu batean (eserialdia) zeudela marokoko kamioi batek gainetik pasa zien. Honez gain, beste hiru ikasle oso larriki zaurituak izan ziren.
Beste alde batetik, Errefuxatu Kanpamenduetan (Argelian), egoera oso larria da; orain dela bi hilabete, garrantzi handiko euriteak jasan zituzten Auserd eta Smarako kanpamenduetan, horren ondorioz "etxeak", ikastetxeak eta osasunerako eraikinak behera etorri ziren. Oraingo honetan behintzat ez dira heriotzarik gertatu. Euri hauek oso larriak izanda ere, ez dira 2006ean izandakoak bezain indartsuak izan, baina sahararren bizimodua okerrera egin du oraingoan ere.
Guzti hau gutxi balitz, politika arloan, Marokoko Erreinuak Estatu Espainolaren laguntzarekin, Frente Polisarioaren hitz saiakerak oztopatu egiten ditu behin eta berriz, eta egoera hau geldialdi amaigabe batean bihurtu da. 34 urte eta gero ezin da bidegabekeri hau jasan.
Beste urte bat bezala, S.E.D.ekin elkartasunean dauden elkarteak martxan jarri dugu Sahararen Aldeko Euskal Karabana ikastetxe eta supermerkatuetan, hilaren 24ean amaituko da bilketa. Karabana honek lehen mailako produktu eta elikagaiak eraman nahi ditu errefuxiatu kanpamenduetara, produktu hauekin batera ere gure elkartasuna eraman nahi diegu. Dirua eskaini nahi dutenentzat Euskadiko Kutxan kontu korronte bat ireki dugu, 3035 0080 94 0800054177.
Eta beti ere zuen laguntza eskatzen dugu, aldez aurretik eskerrak emanaz.
Lasarte-Oria Saharar Herriaren Lagunak