D3Mren aldeko sinadura bilketa Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2009ko urtarrilaren 16a

Asteazkenean, Lasarte-Oriako ezker abertzaleak Demokrazia Hiru Milioi (D3M) plataformaren aldeko sinadura bilketan bere harritxoa jarri zuen.
Okendotik kalejiran atera eta Udaletxeko idazkaritzara egin zuten sinadurak emateko. Honen helburua, martxoaren 1an burutuko diren Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan ezker abertzaleak ordezkaritza izan dezan da.

17.760 sinadura

Urtarrilaren 10ean aurkeztu zen D3M plataforma berriak, Hauteskundeetako Erregimen Orokorreko lege organikoak dioenaren arabera, lurralde bakoitzean erroldatutako herritarren %1aren sinadura behar du hauteskundeetara aurkezteko. Honela, Gipuzkoan 5.749 sinadura behar ditu eta Euskal Autonomia Erkidegoan, guztira 17. 760

Deialdia

Horregatik, ezker abertzaleak lasarteoriarrei D3M plataformaren aldeko sinadura bilketan parte hartzera egin die deialdia.
Honetarako, urtarrilak 24a baino lehen, bi lekuetara jo behar da ondoko egun eta orduetan: Udaletxean, asteazkenean soilik, goizean 8:30etatik 14:30etara eta arratsaldean, 16:30etatik eta 20:00etara; notaritzan, berriz, goizez 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 18:00etatik 19:00etara, ostirala izan ezik.•