Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteartean txundituta geratzen zen jendea, eliza ondoko etxe berrietako paretan zuloa zegoela eta. Eta oraindik harrituagoak hurbildu eta barruan kotxea zegoela ikusita. Lasarte-Oriako udaltzainek azaldu digutenaren arabera, astelehenean, gau aldean, kotxe eta motor baten arteko istripuaren ondorio ikusgarria izan zen. Dirudienez, biek debekatutako ekintzak burutu zituzten eliza ondoko bidegurutzean: kotxeak ezkerrera egin zuen eta motorra aldi berean marra jarraitu bikoitzean aurreratzen hasi zen. Autoko gidariak motorraren kolpea sumatzean, balaztatu nahi, baina azeleragailuari eman, paretaren kontra jo eta etxearen barru alderaino sartu zen. •