Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urriaren 16an, ostirala, arratsaldeko 20:00etan udaletxearen aurrean okupazioaren eta plaestinar herriaren genozidioaren kontrako kontzentrazioa egin zen. Nakba-ren (hondamendiaren) 60 urte bete dira aurten. Geroztik palestinarrek euren lurraldean errefuxiatuak dira eta giza eskubideen etengabeko urraketa pairatzen ari dira, nazioarteko komunitatearen axolagabekeriaren aurrean. Honi gehitu behar zaio egun horietan Israelek Gazan burutzen ari zituen eraso militarrak. Guzti hori salatzeko Lasarte-Oriako Gerraren Aurkako Plataformak kontzentraziorako deialdia egin zuen.