16_Bideo Lagunak dendak Ostadarreko nesken taldea babestuko du

Txintxarri Aldizkaria 2009ko urtarrilaren 16a

Bideo Lagunak-ek beste urte batez, hirugarrena jada, Ostadar Kirol Fundazioko nesken kadete taldearen aldeko apustu egitea erabaki zuen eta urtarrilaren 16an, ostiralean, jakinarazi zuen. Bi entitateek Bideo Lagunak dendan, Donostia Etorbidean 2 zenbakian, sinatu zuten hitzarmena. Ostadarreko ordezkariek pozik zeuden sinatutako hitzarmenarekin, "Denda honek nesken taldeko babeslea izateaz gain, Ostadarrek burutzen duen kirol egitasmoa gauzatzen laguntzen du. Modu batera edo bestera, herriko hainbat enpresa eta merkatarik ari zaizkigu laguntzen. Hauei ere eskerrak eman behar dizkiegu gure kirol egitasmoan sinesteagatik eta laguntzeagatik”.•