Emanaldi ederra Jalgin didgeridooarekin

Txintxarri Aldizkaria 2009ko urtarrilaren 17a

Didgeridoo musika tresna australiarraren berezitasunak eta ateratzen duen doinu bitxia ezagutzeko aukera izan zen atzo gauean Jalgin. Jam saioan Iban Nikolai didgeridoo joleak parte hartu zuen herriko musikariekin batera.
Jalgi inguruko hainbat musikari izan ziren abentura honetan, horien artean Patxus (Baxua), Xuber (Perkusioak), Herrera (Ahotsa) , Ozly (Ahotsa) eta jOhTo (Bateria). Bukatu zenean jendeak beste abesti baten gogoarekin geratu zen.