17_Hondakinen euskal legearen alde sinadura bilketa martxan

Txintxarri Aldizkaria 2009ko urtarrilaren 17a

Lasarte-Oria Bizirik taldeak Errausketaren Aurkako Koordinakundearekin batera, hondakinen gaikako bilketa intentsiboa ezarri, materia organikoaren bilketa sustatu eta honekin ongarri naturala egin dadin Eusko Legebiltzarrean Herri Ekimen Legegilea (HEL) erregistratu zuen. Legebiltzarrean gai hau hizpide izan zezan, ekimenak 30.000 sinaduren babesa behar zituen.