17_LOKEko atletek domina uzta handia pista estaliko txapelketetan

Txintxarri Aldizkaria 2009ko urtarrilaren 17a

Urtarrilaren 17 eta 18ko asteburuan Gipuzkoako txapelketa Absolutua lehiatu zen Anoetako Belodromoan, bertan LOKEko atletek parte hartu zuten eta azpimarragarria da taldeko nesken lana, Maria Montero eta Irati Larrañagak urrezko eta zilarrezko dominak eskuratu baitzituzten.
Honela, Maria 60 metro hesiak probako Gipuzkoako txapeldun berriaren titulua lortu eta Irati, berriz, jauzi hirukoitzean txapeldun ordea.
Baina hauek ez ziren lasartear bakarrak izan. Real Sociedad-Fiatc taldean, Jose Ramon Latorre herritarra dago. 60 m eta 200 m probetan parte hartu eta bietan gailendu zen. Leticia Tiati LOKEko atleta ohiak ere pisu proban parte hartu zuen Kraft-Atlc. San Sebastian taldearekin eta hirugarren postuan bukatu zuen lehia.