18_Leire Zubizarretak brontzezko domina nazioarteko txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2009ko urtarrilaren 18a

Lasarte-Oria Kirol Elkarteko judokak asteburu bikaina izan zuten urtarrileko 17-18 asteburuan. Leire Zubizarretak Villa Madrid nazioarteko txapelketan brontzea eskuratu zuen; Gipuzkoako txapelketan, Iñaki Elizalde txapelduna izan zen eta Asier Sagastik eta Amaia Curielek brontzea irabazi zuten.
Gorka Aristegi entrenatzaileak adierazi zuen moduan, entrenamenduen eta ondo egindako lanaren ondorioa dira eskuratzen diren emaitzak.