Bideo Lagunak dendak Ostadarreko nesken taldea babestuko du

Txintxarri Aldizkaria 2009ko urtarrilaren 19a

Bideo Lagunak-ek beste urte batez Ostadar Kirol Fundazioko nesken kadete taldearen alde apustu egitea erabaki du, jada hirugarrena. Ostiralean, bi entitateek Bideo Lagunak dendan, Donostia Etorbidean 2 zenbakian, sinatu zuten hitzarmena. Ostadarreko ordezkariek pozik daude sinatutako hitzarmen honekin, "Denda honek nesken taldeko babeslea izateaz gain, Ostadarrek burutzen duen kirol egitasmoa gauzatzen laguntzen du. Modu batera edo bestera, herriko hainbat enpresa eta merkatarik ari zaizkigu laguntzen. Hauei ere eskerrak eman behar dizkiegu gure kirol egitasmoan sinesteagatik eta laguntzeagatik”.•