Trafiko aldaketa eta eskaileren etetea

Txintxarri Aldizkaria 2009ko urtarrilaren 19a

Aurreko astean hasi ziren Kale Nagusia 29ko eraikinean hustuketa lanekin, etxea bota ahal izateko. Urte amaieran 30. hamarkadan eraikin zuten Adarra kaleko etxea, Kontzeju Txikiko 5 eta 7 etxeak -Etxeberriatarren eta Duranen etxeak- bota zituzten.
Gaur berriz, Kale Nagusikoaren txanda da. Ondorioz, udaletik jakinarazi nahi dute, hurrengo egunetan, Beko Errota eta Kale Nagusiko gunean trafiko aldaketak egongo direla.

Eskailera mekanikoen etetea

Bestetik, herritarrek jakin behar dute Loidi-Barren eremuko urbanizazio proiektuaren lanak direla eta, astelehenean hasi eta hiru astetan zehar itxita egongo direla Sasoeta auzora igotzeko Adarra kaleko eskailera mekanikoak.•