Lasarte-Oria Bizirik taldeak hondakinen gaikako bilketa intentsiboa ezarri, materia organikoaren bilketa sustatu eta honekin ongarri naturala egin dadin Eusko Legebiltzarrean Herri Ekimen Legegilea (HEL) erregistratu zuen urte amaieran. Orain, Legebiltzarrean gai hau hizpide izan dezaten ekimenak 30.000 sinaduren babesa behar du.
Taldeko kideek Okendo plazan egon ziren larunbat eguerdiko 12:00etatik aurrera sinadurak biltzen eta pozik agertu ziren lehen ekimenak izan zuen harrerarekin: "herritar askok erraustegiaren auziarekin kezkatuta daude eta askok uste dute ezin dela ezer egin. Baina, ez da egia. Orain arte ekimen asko burutu ditugu legalki eta sozialki eta azken hau, HEL, oso garrantzitsua da. Legebiltzarrean hondakinen legeari eusten badiote eta guk aurkeztutako proposamena mantentzen badute, erraustegiak ez luke lekurik izango Euskal Autonomi Erkidegoan". •