Gaur inauguratzen da Osasun Zentro berria

Txintxarri Aldizkaria 2009ko urtarrilaren 19a

Osasuna Zentroa
Gaur eguerdian, Gabriel Mª Inclan Osasun sailburuak, Lasarte-Oriako Beheko kaleko Osasun Zentro berria inauguratuko du.
Anbulatorio berriaren lanak 2006an hasi ziren. Elektrizitate horniketa arazoak zirela eta, lanak atzeratu eta, azkenik, azaroan Lasarte-Oriako Udalak Osakidetzari Osasun Zentroa hurrengo 30 urteetan kudeatzeko eta erabiltzeko eskumena eman zion. Geroztik, anbulatorio zaharretik berrirako lekualdaketa egin dute.
Era honetara, Beheko kaleko eraikuntzako lehenengo bi solairuak osatzen duten Osasun Zentroak 1987an Hipodromo Etorbidean irekitakoa ordezkatuko du. •