19_Osasuna Zentro berriaren inaugurazioa

Txintxarri Aldizkaria 2009ko urtarrilaren 19a

Urtarrilaren 19an, eguerdian, Gabriel Mª Inclan Osasun sailburuak, Lasarte-Oriako Beheko kaleko Osasun Zentro berria inauguratu zuen.
Anbulatorio berriaren lanak 2006an hasi ziren. Elektrizitate horniketa arazoak zirela eta, lanak atzeratu eta, azkenik, azaroan Lasarte-Oriako Udalak Osakidetzari Osasun Zentroa hurrengo 30 urteetan kudeatzeko eta erabiltzeko eskumena eman zion. Geroztik, anbulatorio zaharretik berrirako lekualdaketa egin dute.
Era honetara, Beheko kaleko eraikuntzako lehenengo bi solairuak osatzen duten Osasun Zentroak 1987an Hipodromo Etorbidean irekitakoa ordezkatuko du.