Urtarrilak 8ko udal batzarrean PPk krisi ekonomikoaren aurrean Aurrekontuen Kontrolerako Batzorde Berezia eskatu zuen, baina proposamena mahai gainean utzi eta hurrengo egunetan berriro aztertzea erabaki zuten Lasarte-Oriako zinegotziek.
Astebete beranduago, ohiz kanpoko bilkuran, Jose Encinas PPko zinegotziak Aurrekontuen kontrolerako Batzorde Bereziko funtzionamendu berregituratua aurkeztu zuen. Eta udal-batzarrak batzorde berezia sortzea onartu zuen PSEE, EAJ-PNV, PP eta LOHPren aldeko botoekin. EBko zinegotzia aurka agertu zen eta adskribatu gabeko zinegotzia abstenitu egin zen.