Anbulategi berria inauguratuta

Txintxarri Aldizkaria 2009ko urtarrilaren 20a

Lasarte-Oriako anbulategi berria inauguratu zuten atzo. Ekitaldian Osasuneko kontseilaria, Gabriel María Inclán, Osakidetzako eki-eskualdeko zuzendaria, Eduardo González Lombide eta udaleko agintariak bertan izan ziren. Kiroldegi ondoko Osasun-zentro berriak astelehenean, urtarrilaren 26ean, zabalduko ditu ateak. Anbulategi berriak lehen baino 7 kontsulta gehiago izango ditu: familia-medikuntzako 5, pediatriako 1 eta froga funtzionalentzako beste bat.