Hasi dira Kale Nagusiko etxea botatzen

Txintxarri Aldizkaria 2009ko urtarrilaren 21a

Aurreko astean iragarri bezala, hustu ondoren atzo hasi ziren Kale Nagusia 29ko eraikina botatzen. Lanak irauten duten bitartean trafiko aldaketak egongo dira Beko Errota eta Kale Nagusiko gunean.
Gogoratu ere Loidi-Barren eremuko urbanizazio proiektuaren lanak direla eta, hiru astetan zehar itxita egongo direla Sasoeta auzora igotzeko Adarra kaleko eskailera mekanikoak.