Jokoetan oinarritutako aisia Ostarteren eskutik

Txintxarri Aldizkaria 2009ko urtarrilaren 23a

Ostarte Gazte Taldeak 14 eta 17 urte arteko gazteentzako aisia proposamena aurkezten du larunbata honetarako.
Abenduaren 13an egindako saioaren harrera ona ikusirik, Ostartek esperientzia errepikatuko du jokoetan -bideo-jokoak, mahai-tenisa, futbolina edo mahai jokoak- oinarritutako aisialdia eskainiz.
Eguraldiagatik kezkatu gabe eta giro onean une dibertigarri eta atsegina igaro ahal izango dute herriko gazteek, 22:00ak eta gaueko hamabiak artean, Zumaburuko eliza azpiko lokalean.•