Astigarraga-Usurbil autobus-linea berria

Txintxarri Aldizkaria 2009ko urt. 23a, 01:00

Gipuzkoako Batzar Nagusien urtarrilaren 14ko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Batzordean Arantxa Tapiak, Mugikortasuneko diputatuak, Astigarraga, Hernani, Urnieta, Lasarte eta Usurbil lotzen dituen autobus-linea berria ezarriko dela aurreratu zuen.
Era honetara, egun lur eremu ezberdinetan lau autobus konpainiek egiten duten lana, Lurraldebuseko autobus-linea berriak egingo du eta txartel bakarrarekin gainera.
Linea berri honi esker, Foru Aldundiak Buruntzaldeak egun duen garraio publikoko eskaintza hobetzen du eta Lasarte-Oriak hain gertu dituen Hernani eta Urnieta herriekin lotura izango du. •