Gaurkorako igarrita dagoen haize bolada eta eguraldi kaxkarragatik, kirol jarduerak bertan behera uztea erabaki dute kirol erakunde desberdinek, Eusko Jaurlaritzaren Babes Zibilaren eskaerari jarraikiz.
Beraz, ez da ez futbol partidarik izango Michelingo futbol zelaian, ezta igeriketako txapelketarik udal igerilekuan.
Honela, kirol zerbitzuak jakin arazi digu, igeriketa txapelketa 2009ko urtarrilaren 31n jokatuko dela eta egun horretan Udal Igerilekua 9etatik 13ak arte publikoarentzat itxita egongo dela. •