25_Euritan egin zuten korrika kanpoko eta etxeko kirolariek

Txintxarri Aldizkaria 2009ko urtarrilaren 25a

Goitik behera blai bukatu zuten Donostiako LIV. Nazioarteko Krosean parte hartu zuten kirolariek. Senior mailan neskatan Ukraniako Aniko Kalovics eta mutiletan Eritreako Medhin izan ziren garaileak baina goizeko 10etan hasita ehundaka kirolari aritu ziren lasterka hipodromoan. Horietatik zortzi izan ziren Lasarte Oriakoak, kross herrikoian lau atera ziren, Saioa Olasagasti eta Itoitz Rodriguez alebinen lasterketetan, Guillemo Huguet jubeniletan eta Gonzalo Sukunza nagusietan. Besteak bezala saiatu ziren baina ez zuten lehen postuetan izaterik lortu.
Euria eta lokatza izan ziren protagonista Donostiako Krosean.