25_Beñat Elizalde A Coruñan senior mailako Estatuko judo txalpelketan

Txintxarri Aldizkaria 2009ko urtarrilaren 25a

Lasarte-Oriako judokak borrokaldi onak burutu zituzten urte hasieran. Iñaki Elizaldek zilarrezko domina eta Amaia Curielek brontzezkoa eskuratu zituzten, Errenterian, urtarrilaren 17 eta 18ko asteburuan burutu ziren lehiaketetan. Galtzarabordako kiroldegian Euskadiko junior txapelketa eta Gipuzkoako Infantilen bigarren sailkapen saioa izan ziren jokoan.
Lasarte-Oriako lau ordezkari izan ziren Euskadiko txapelketan, horietatik bi juniorrak dira eta beste biak kadeteak badira ere juniorrekin aritu ziren lehian.
Iñaki Elizaldek bi borrokaldi irabazi eta zilarrezko domina eskuratu zuen eta, honi esker, Espainiako Iparraldeko sailkapen txapelketan parte hartzeko aukera eskuratu zuen.