Bilera eta dei asko egin ondoren eskola martxan jartzea lortu dute. Larunbatero 10:30ean Atsobakarreko belardian dute zita. Beraz, interesa duzuenok bizikleta hartu eta bertaratu.
Adin bakoitzari berea
Haur, heldu, neska edo mutila izan eskolak ez du desberdintasunik egingo. "Denak jaso nahi ditugu", dio Alexek.
Hastapen taldea 12 urte artekoen eskolaz kanpoko jarduera bezala aurkeztu duten arren, hurrengo ikastaroan eskola kirolaren barne sartu nahi dute. Talde honekin Lasarte-Orian Carballeda eta Alex daude, Usurbilen, berriz, Mikel Soroa eta Joseba Zubeldia. Hala ere, tarteka topaketaren bat egiteko asmoa dugu".
Hastapen taldekoek jolasen bitartez bizikleta ezagutzen eta maneiatzen ikasten dute: kaskoa jartzen, kanbioak, pinoiak zer diren eta nola aldatu, frenoak nola erabili, kurbak hartzen ikasi, etab.
Lehiaketetan parte hartu nahi duten infantil, kadete eta jubenil mailako gazteentzako taldea ez da bakarrik eskolakoentzat. "Nahiz eta beste talde batean korritu, prestaketa lana hemen egin dezakete".
Zikloturista taldeak prestatutako, zein haiek nahi dituzten lasterketetan parte hartu ahal izango dute.
Hastapeneko kuota 50 eurotakoa da eta hortik gorakoentzat 100 euro. Azken honetan, federazioko txartela eta azterketa medikua sartzen da.
Eskola hasiberria den arren, bi lehiaketa egiteko ardura hartu du eskolak: martxoaren 14ean eta maiatzeren 9an. Hauen berri Txintxarrin izango duzue.
Amaitzeko eskolako arduradunek ohar bat zabaldu nahi dute: "etxeetan ahaztuta dauden bizikletak jasoko genituzke, bizikletarik ez duen haurren batek erabili dezan".•