Ostadarreko alebinak txapeldunen fasean

Txintxarri Aldizkaria 2009ko urtarrilaren 26a

Futbol denboraldia aurrera doa eta maila gehienak bigarren fasean daude murgildurik, Ostadarreko alebinak izan ezik. Hauek indarrak berreskuratzeko atsedenaldi astea dute, otsailaren 7an, Sporting de Herreraren aurka, txapeldunen faseari ekingo baitiote.
Juanma Iturriondo alebinen entrenatzaileak azaldu digunaren arabera, “multzo bakoitzetik lau talde sailkatzen ziren eta gu laugarrenak izan gara, lehengo asteburuko partidan Beasaini 3 eta 4 irabazi ostean. ”
Taldeari buruz galdetzerakoan, “19 jokalari ditugu, horietako 6 usurbildarrak dira. Bi urte daramatzagu Manu , Pablo eta hirurok taldearekin lanean eta iaz ere sailkapena lortu genuen,” aipatu digu. Eta zera atxiki du, “maila honetan garrantzitsuena ohiturak hartzea eta ongi jokatzen ikastea da. Emaitza pozgarriak dira baina lana da garrantzitsuena.”•