Larunbaterako igarrita zegoen haize bolada eta eguraldi kaxkarragatik larunbateko kirol jarduerak bertan behera uztea erabaki zuten kirol erakunde desberdinek, Eusko Jaurlaritzaren Babes Zibilaren eskaerari jarraikiz.
Beraz, ez zen ez futbol partidarik izan Michelingo futbol zelaian, ezta igeriketako txapelketarik udal igerilekuan.
Honela, kirol zerbitzuak jakin arazi digu, igeriketa txapelketa 2009ko urtarrilaren 31n jokatuko dela eta egun horretan Udal Igerilekua 9etatik 13ak arte publikoarentzat itxita egongo dela. •