Lehiaketan parte hartzeko parte-hartzaile guztiek hiruna kanta aurkeztu beharko dituzte eta horietatik bik gutxienez taldeak sortutakoa izan behar dute, hau da, bertsio bat besterik ezin da aurkeztu. Kanten iraupena hiru minutu ingurukoak izan behar dute eta MP3 formatuan bidali behar dira, izenemate-fitxa eta taldearen argazki batekin batera, maketak@lasarte-oria.org helbide elektronikora. Kantak, inskripzio-fitxa eta argazkia ez dira 15MBtik gorakoak izango. Posta elektronikoak bidaltzeko epea martxoaren 2an zabaltzen dute eta lanak bidaltzeko azken eguna martxoaren 31a da. Epe horretatik kanpo ez dute maketarik onartuko.
Sariak
Lehiaketak eskaintzen dituen sariak, aurreko ediziokoak berdinak dira: lehen sarituarentzat 1.000 euro Lasarte-Oria saria 700 eurotakoa izango da. Azken hauirabazi ahal izateko gutxienez taldekideen ehuneko berrogeita hamarrak Lasarte-Orian erroldaturik egon behar dute eta hori fitxa teknikoan adierazita egon behar du.
Irabazleen izenak Gazteria eta Jaiak Batzordeak izendatuko duen epaimahaiak aukeratuko du. Epaia ematerakoan ezagutaraziko dira epaimahaikideak. Hauek sariren bat eman gabe uztea erabaki dezakete.
Bestetik, antolatzaileek lehiakide batzuk edo guztiak emanaldiak egitera gonbidatu ahal izango ditu, baina ez dute dirurik jasoko kontzertu horietan esku hartzeagatik.
II.Musika Maketa Lehiaketaren oinarrietako hainbat puntu jaso ditugu oraingoan. Baina, herriko musika taldeek lehiaketan zergatik hartuko duzuen parte edo zergatik ez jakin nahiko genuke, aurrerago Txintxarri batean argitaratu ahal izateko. Iritzia eman nahi duzuenok gurekin harremanetan jar zaitezte.•