Amaitu da janari bilketa

Txintxarri Aldizkaria 2009ko urtarrilaren 26a

Saharen Herriaren Lagunak taldeak Euskal Karabanarako janari bilketarekin amaitu du. Larunbatean Urbil merkatalgunean jaso zituzten azken elikagaiak. Urtarrilan zehar Lasarte-Oriako eta Añorgako ikastetxeetan, Emakumeen Zentro Zibikoan eta herriko merkatal guneetan burutu dute janari bilketa. Orain, jaso dutenaren zenbatekoa ez dakiten arren, kontentu agertu dira aurtengo kanpainak izan duen harrerarekin. Eta bilketan lagundu eta parte hartu duten guztien kolaborazioa eskertzen dute. Egun hauetan Euskal Herrian jaso diren elikagaiak eta konpresak kamionatan bildu eta Tinduf aldera bidaliko dituzte, kanpamenduetan banatzeko.•