26_Urte berri gaur Txinan

Txintxarri Aldizkaria 2009ko urtarrilaren 26a

Txinako egutegian 4.707garren urtea hasi zen urtarrilaren 26an, astelehenean. Txinarrak senitartekoekin afaltzeko elkartu ohi dira urteko azken egunean eta gau luzea izaten da. Baina Lasarte-Oriako txinatarrek, ez zuten ospakizun berezirik egin. Igandean, ospatu zuten hemen gabon zaharraren parekoa, hau da, 4706. urteko azken eguna eta astelehenean, 4707. urteko lehen eguna. Urte berri bazen ere, Txinatik urruti daudenez, herriko denda zein jatetxeak beste egunetan bezala ireki zituzten.