Oria ibaia gainezka egitekotan izan da gaur goiz eta arratsaldean. Udaltzainek eguerdian arriskuaren berri eman dute megafonia bidez herrian zehar. Dena den, erreka puntu batzutan bere bidetik atera bada ere, ez da kalte handiegirik izan Lasarte-Orian. Arratsaldean Txikierditik aurrera Usurbil aldera bidea moztu dute eta erreka bestaldean Txakurzulo bidean zerrategi ondoan Oriak gainezka egin eta izugarrizko putzua dago.
Ikus argazki gehiago argazkien galerian.