27_Oria ibaia ia-ia atera da Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2009ko urtarrilaren 27a

Oria ibaia gainezka egitekotan egon zen urtarrilaren 27an. Udaltzainek eguerdian arriskuaren berri eman zuten megafonia bidez herrian zehar. Dena den, erreka puntu batzutan bere bidetik atera bazen ere,, ez zen kalte handiegirik izan Lasarte-Orian. Arratsaldean Txikierditik aurrera Usurbil aldera bidea moztu zuten eta erreka bestaldean Txakurzulo bidean zerrategi ondoan Oriak gainezka egin eta izugarrizko putzua eragin zuen.