27_Ikusmina Oriak gainezka egingo ote zuen jakiteko

Txintxarri Aldizkaria 2009ko urtarrilaren 27a

Oria ibaia gainezka egitekotan izan zen urtarrilaren 27an. Udaltzainek eguerdian arriskuaren berri eman zuten megafonia bidez herrian zehar. Erreka puntu batzutan bere bidetik atera bazen ere, ez zen kalte handiegirik izan Lasarte-Orian. Arratsaldean Txikierditik aurrera Usurbil aldera bidea moztuta egon zen eta erreka bestaldean Txakurzulo bidean zerrategi ondoan Oriak gainezka egin eta hainbat metroko putzua izan zen egun osoan.