Mikel Arana EBko Gipuzkoako zerrenda burua Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2009ko urt. 29a, 01:00

Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskundeak martxoaren 1ean burutuko dira, hemendik hilabete batera hain zuzen ere eta Lasarte-Orian hauteskunde giroa antzematen da dagoeneko.
Atzo, Mikel Arana Ezker Batuako Gipuzkoako zerrenda buruaren bisita izan genuen herrian. Lehenik Lasarte-Oriako EBko kideekin merkatuan egon zen diptikoak banatzen eta ostean Michelin enpresa atarian.

Krisiaren aurkako plana

Bertan, bere partiduak krisiaren aurkako plana aurkeztuko duela aurreratu zuen, "zenbait alderdi, EAJ eta alderdi sozialistak, krisiaren aurrean bankari eta enpresa handiei dirua eman eta familiari eta enpresa txikiek ez dute dirurik jaso, bankuek bere kontuak konpontzeko erabili baitituzte. Honen aurka zortzi ardatzeko plana aurkeztuko dugu. Ez dira hitz potoloak izango, neurri zehatzak izango dira, agente eta sindikatuekin adostutakoa."
Planaren helburua sistema aldaketa eta ekoizpen sistema aldaketa izango dela azal digu Aranak, "krisiaren aurrean gehien sufritzen ari direnak langileek dira. Lotsagarria deritzogu presidenteak gezurrezko espektatiba ekonomikoak egitea eta jendeari kontsumitu dezala eskatzea, kontuan izanik jendeak dirurik ez duela eta kontsumo neurrigabeak eta espekulazioak eraman gaituela egungo egoerara." •