Kiloak hizpide Udal Euskaltegian

Txintxarri Aldizkaria 2009ko urtarrilaren 30a

Urtarrilaren 26an, Arantza Lorenzo Zubillaga Psikologo eta Dietistak jaien ostean hartutako kiloak hizpide Nola egin aurre gehiegizko kiloei modu osasungarrian azaldu zuen Udal Euskaltegian. Egunerokotasunean maiz entzuten ditugu “kilo batzuk galdu behar ditut”, “han eta hemendik badut nahikoa kentzeko” eta horrelako espresioak. Jakina da, honen kontura milaka eskaintza ezberdin ditugula merkatuan. Baina horiek guztiak, epe luzerako konponbide ote? Horixe aztertu zuen Arantzak. Gainera, egiaz argaldu eta luzarora mantentzeko jarraitu beharreko oinarrizko pausoak ere azaldu zituen. •