DYAk Sorosle eta Lehen Sorospen ikastaro berri bati hasiera emango dio Hernanin. Ikastaroaren iraupena 3 astekoa da, otsailaren 9an hasi eta 27ra arte iraungo du. Astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 19:30etatik 21:30etara. Ikastaroa, La Inmaculada ikastetxean eskainiko dute.
Ikastaroa egiteko ez da beharrezkoa aurrez ezagupenik izatea. Ikastaro amaierako frogak gainditzen dituenak, Sorosle Titulua eskuratzeko aukera izango du eta EHUrako 2 kreditu jasotzeko aukera izango du. Matrikularen kostea 90 eurotakoa da. Informazio gehiago jasotzeko deitu 94346.46.22 telefono zenbakira.•