Santa Eskea asteazkenean

Txintxarri Aldizkaria 2009ko urtarrilaren 30a

Santa Ageda bezperan, otsailaren 4ean ohi denez, herriko taldeek makila eskuan hartu eta auzoetara aterako dira santa eskean.
Zabaletakoek arratsaldeko seitan abiatuko dira Antonio Blas plazatik. Baina, astelehenean, hilak 3an, entseiua plazan bertan egingo dute.
Erketzekoak 18:00etan Zumaburun duten egoitzatik hasiko dira eskean. Entseiuak gaur ostirala eta astelehenean 20:00etan egingo dituzte bertan.
Ttakunekoek Bertso Eskolakoekin batera 19:00etan Jalgitik abiatuko dira.•