Oihana Jauregi
Noiztik zara Kutxako bezero?
Gurasoek txikitatik libreta bat ireki zidaten, Klub Jubenilan hasi nintzen eta gaur arte.
Urte hauetan Kutxak eskaintzen duen zerbitzuetan aldaketarik ikusi al duzu?
Aldaketa handiak egon dira, adibidez, eragiketa batzuk egiteko ordutegi murriztua dago. Bestetik, beharrezkoa zen zerbitzu bat dute orain, arratsaldetan bulegoa irekita dago.
Zerbitzuren bat hobetuko al zenuke?
Gero eta komisio gehiago kobratzen dizkigute, guztiak kenduko nituzke.
Zein hizkuntza erabiltzen duzu Kutxan?
Denerako euskara erabili dut beti.•
Jesusa Ibarrola
Noiztik zara Kutxako bezero?
Nafarra naiz eta Lasartera etorri nintzanetik Kutxako bezeroa naiz. Orain 50 bat urte izango dira.
Kutxak eskaintzen dizkizun zerbitzuekin kontentu al zaude?
Zerbitzu ona dute. Hala ere, orain ez gara aldatzen hasiko.
Zein hizkuntza erabiltzen duzu Kutxan?
Gehienetan euskara. Nafarroako euskara det, nahiko zerratua eta batzuetan zuena ez det entenditzen.•
Aitziber Muga
Noiztik zara Kutxako bezero?
Jaio nintzanetik Kutxako
bezeroa naiz.
Urte hauetan Kutxak eskaintzen dituen zerbitzuetan aldaketarik nabarmenduko al zenuke?
Oraindik ez dut interneteko zerbitzua erabiltzen, baina erabiltzaileak direnak ezagutzen ditut eta gustura daude. Hilabete hasieran jende asko biltzen da bulegoetan eta hau hobetzeko egun horietan jende gehiago jarri beharko lukete.
Zein hizkuntza erabiltzen duzu?
Beti euskara erabili dut.•
Nerea Gonzalez
Noiztik zara Kutxako bezero?
Bezero berria naiz, beraz ez dut esperientzia handirik Kutxan.
Kutxan zaudenetik, zein iritzi duzu zerbitzuei buruz?
Komisio pilo bat kobratzen dituzte eta hau ez zait ondo iruditzen.
Zein hizkuntza erabiltzen duzu Kutxan?
Beti euskaraz zuzentzen naiz eta beti euskaraz erantzun didate.•