Mario Garridok irabazi du ehiza txikiko txapelketa

Txintxarri Aldizkaria 2009ko urtarrilaren 30a

Buruntz-Azpi Elkarteak urtarrilaren 10ean antolatua zuen bazkideen ehiza txikiko txapelketa Buruntza mendian, baina elurrarengatik atzeratua izan zen eta aurreko igandean, urtarrilaren 25ean, burutu zen azkenean.
Senior eta beterano mailako bederatzi ehiztarik eguraldiari aurre egin eta txapelketan hartu zuten parte, baina emakumezkoen txapelketan eta junior mailan, aldiz, ez zen inor aurkeztu lehiatzera.
Mario Garrido izan zen txapelduna senior mailan, lau eper eta faisai bat ehizatu ostean. Luis Sanchez bost faisaiekin txapeldun ordea izan zen eta Jose Antonio Lizeaga 3. postuan geratu zen, bi eper eta faisai batekin.
Beteranoen mailan, berriz ere Antonio Carrascok irabazi zuen ehizatutako bi eperrei esker. •