LOKEko gimnasten taldeak hasi du denboraldi berria

Txintxarri Aldizkaria 2009ko urtarrilaren 30a

Nahiz eta irailean hasi zituzten entrenamenduak Maite Ruedaren neskak aste honetan hasten dira lehiatzen.
LOKEko gimnasten lehenengo erronka B mailako eskolarteko txapelketako lehenengo fasea dugu otsailaren 1ean, igandea ,10:00etatik aurrera Astigarragako kiroldegian.
Bertan taldeko bi gimnasta lehiatuko dira kadete mailan, Miren Aizpiri eta Garazi Gomez. Bi gimnastek uztailarekin egingo dute lan lehenengo fase honetan.•