30_Gazteen ekimenak lehiaketa baten bidez sustatu nahi ditu Udalak

Txintxarri Aldizkaria 2009ko urtarrilaren 30a

Gazteria eta Festetako sailak Gazteideiak txapelketa jarriko zuen urtarrilaren amaieran. Ekimen honen helburua Lasarte-Oriako “gazteen artean parte-hartzea eta sormena bultzatzea eta bide batez, komunitatearen garapenean gazteen inplikazioa lortzea da”, udaleko ordezkariek helarazi zutenez. Udalerrian bizi diren 14 eta 30 urte arteko gazteek parte hartu ahal izan dute, bakarka edo taldeka, eta gehienez bi ideiekin.
Lehenengo bost idei hoberenak sarituko dituzte, ideia bakoitzak 100 eurotako saria jasoko du. Udaletik helarazi zutenez, “ideia irabazleak martxan jartzeko konpromezua hartzen du Udalak, epaimahaiak lehiaketa ebazten duenetik gehienez ere bi urteko epean”.