Mahaikide izateari uko egiteko
Lasarte-Orian, martxoaren 1ean, 23 mahai elektoral egongo dira bozkatzeko aukera izango duten 13.894 herritarrentzat. Mahai bakoitzean 9 mahaikide egongo dira - 3 titular eta 6 ordezko-.
Norbaitek arazorik balu martxoaren 1ean mahai elektoralean egoteko, Donostiako Junta Elektoralean aurkeztu behar du arrazoia - Donostiako Epaitegietako Dekanotzan, Teresa de Calcuta plaza, 1 (Atotxa)- edo ondorengo telefono zenbakietara deitu behar du: 943 000 700 eta 943 000 728, astelehenetik ostiralera goizez 9:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 13:00etara. Hala eta guztiz ere, Junta Elektoralak du azken hitza, hau da, aurkeztutako arrazoia balizkoa den edo ez erabakitzen du.
Xabier Egeak, udaleko idazkariak gogoratu zuen mahaikideek dagozkien mahai elektoraletan behar duten orduan azaldu behar dutela. Mahai elektorala eratu eta kideren batek berandu azalduz gero eta berandutze horren frogagiri bat aurkeztu ezean, delitutzat jotzen dute.•