Lasarteoriatar batek urrezko domina eskuratu zuen urtarrilaren 31n Gasteizen egin zuten Euskadiko Beteranoen Atletismo Txapelketan.
Santos Uribe Zumeatarrak taldeko atletak martxako bost kilometroko ruta lasterketa irabazi zuen, 70 eta 75 urte artekoen kategorian. Guztira hiru beteranok hartu zuten parte proba horretan, eta bera izan zen azkarrena adin tarete horretan.