01_Eguneko Zentroak asteburuetan ere emango du zerbitzua

Txintxarri Aldizkaria 2009ko otsailaren 1a

Lasarte-Oriako Udalak Atsobakar zaharren egoitzako Eguneko Zentroaren zerbitzua zabaldu du eta atzo martxan jarri zuen lehenengoz. "Egungo egoera ekonomikoa onena ez bada ere, beharrezko ikusi dugu helduenei ematen zaien gizarte-laguntza hobetzeko esfortzua egitea", udaletik helarazi dutenez. Beraz, astelehenetik ostiralera egiten den bezala, 9:00etatik 18:00etara eskainiko dute zerbitzua larunbatetan eta igandetan ere. Dagoeneko, "Eguneko Zentroak dituen 15 erabiltzaileetatik 9k eskatu dute zerbitzu berri hau".•