Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lasarte-Oriako Udalak Atsobakar zaharren egoitzako Eguneko Zentroaren zerbitzua zabaldu zuen eta urtarrilaren 31an, larunbatean jarri zen martxan lehenaldiz. "Egungo egoera ekonomikoa onena ez bada ere, beharrezko ikusi dugu helduenei ematen zaien gizarte-laguntza hobetzeko esfortzua egitea", udaletik helarazi zutenez. Beraz, astelehenetik ostiralera egiten den bezala, 9:00etatik 18:00etara eskainiko dute zerbitzua larunbatetan eta igandetan ere.