Haizea Berria sariak duela hiru urte sortu zituen Noticias de Gipuzkoa egunkariak sektore desberdinetako Gipuzkoako hainbat pertsonaren lana saritzen ditu.
Aurtengo edizioan Moda eta diseinuaren txanda izan da eta Nora Izagirre diseinatzaile lasarteoriatarraren lana saritu zuten.
Donostiako Maria Cristina hotelean burutu zen festa batean egin zen sari banaketa. Nora Izagirrek Javier Jauregi epaimahai kidearen eskutatik jaso zuen diseinatzaile onenaren saria.