Grafologia ikastaroa

Txintxarri Aldizkaria 2009ko otsailaren 2a

Gazteria eta Festetako sailak Grafologia ikastaroa antolatu du eta izen-ematea eskolak hasten diren egunera arte, otsailaren 19ra arte, zabalik egongo da. Astearte eta ostegunetan egingo da Manuel Lekuona kultur etxean, 19:00etatik 21:00etara eta martxoaren 26an amaituko da.
Ikastaroa egiteko interesa duten guztiek Manuel Lekuona kultur etxean dagoen Gazte Informaziorako Bulegoan izena eman beharko dute. Prezioa 20 eurotakoa izango da Lasarte-Orian erroldatutakoentzat eta 35 eurotakoa gainontzekoentzat. •