Hiritarren proposamenak

Txintxarri Aldizkaria 2009ko otsailaren 2a

2009ko San Pedro jaiak parte-hartzaileak burutzeko asmoz, Gazteria eta Festetako sailak hiritarrei proposamenak emateko deialdia egin die eta honetarako bandoak jarri dira portaletan lasarteoriatarrak animatuz.
Otsailaren 23a eta martxoaren 6a bitartean aurkeztu beharko dira proposamenak, idatziz eta egilearen datuekin Manuel Lekuona kultur etxean dagoen postontzi berdean.
Epea amaituta, sailak ideia guztiak aztertu eta zeintzuk gauzatu daitezkeen erabakiko du.
Departamentuak lasarteoriatar guztiak, eta gazteak bereziki, gonbidatu nahi ditu parte hartzera, San Pedro jaiak guztien gustura egin ahal izateko.