Santa Eskea asteazkenean

Txintxarri Aldizkaria 2009ko otsailaren 2a

Santa Ageda bezperan, otsailaren 4ean ohi denez, herriko taldeak, makila eskuan, auzoetara aterako dira santa eskean.
Zabaletakoak arratsaldeko seitan abiatuko dira Antonio Blas plazatik. Baina, bihar entsegua egingo dute plazan bertan.
Erketzekoak 18:00etan Zumaburun duten egoitzatik hasiko dira eskean. Gaur 20:00etan egingo dute bigarren entsegua.
Ttakunekoek Bertso Eskolakoekin batera 19:00etan Jalgitik abiatuko dira. •