Donostiako Bigarren Ingurubideko lanak direla eta, datozen egunetan N-1 errepidearen ondoan, Sasoeta auzoan, babes moduan dauden zuhaitzak kentzen hasiko dira.
Zuhaitzak dauden lekuan horma bat eraikiko dute eta honen gainean pantaila akustikoak jarriko dituzte. Arduradunek jakinarazi dutenez, lan hauek amaituta zuhaitzak berriro ere landatuko dituzte.
Osasun Elkarteak egunez gehienez 55 dezibelio aholkatzen ditu. Lasarteoriarrek, berriz, 70 eta 74 dezibelio eta N-1 errepidea gertuago duten etxeek 75 dezibeliotik gorako zarata jasaten dute.•