Ainhoak erraz irabazi zion Oiarsori

Txintxarri Aldizkaria 2009ko otsailaren 2a

Ainhoa saskibaloi taldeko mutilei bi partida falta zaizkie lehenengo fasea bukatzeko eta arriskutik kanpo, hau da, taularen erdi aldean mantentzen dira.
Aste honetan partida erraza jokatu dute, Ainhoako jokalarien beteranotasuna gailendu baitzen Oiarsoko gaztetasunaren aurka.
Partida osoa aurretik egin zuten lasarteoriatarrek. Nahiz eta defentsan akatsak izan, erasoan ongi ibili ziren. Kontraerasoei esker, errenta handitzen joan eta amaieran 63 eta 35 irabazi zioten Oiarsori.•