LOKEko zozketako irabazleak agertu dira

Txintxarri Aldizkaria 2009ko otsailaren 2a

Lasarte-Oria Kirol Elkarteak gabonetan zozketatu zituen afarien banaketa egin zuen ostiralean.
Zenbaki sarituak 8400 eta 2365 izan ziren eta bi txartelak LOKEko judoko atalak saldu zituen. Lehena, Dana-Onako afarirako zenbakia da eta Oiartzungo bizilagun bati egokitu zaio. Txintxardin Beltxako afaria, berriz, Arantxa Izpurua udal kiroldegiko langileak irabazi du. •